Alkoholismo

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Alkoholismo
Deskribapena
Motaalcohol abuse (en) Itzuli, dependence syndrome (en) Itzuli
substance use disorder (en) Itzuli
EspezialitateaPsikiatria, medical toxicology (en) Itzuli, Psikologia, vocational rehabilitation (en) Itzuli
narcology (en) Itzuli
Arrazoia(k)alkohol kontsumoa
Sortzen duMarchiafava-Bignami disease (en) Itzuli, zirrosia, alcohol amnestic disorder (en) Itzuli
bihotz-gutxiegitasuna
Identifikatzaileak
GNS-10F10
GNS-9303
OMIM103780
DiseasesDBalcoholism
MedlinePlus000944
eMedicine000944
MeSHD000437

Alkoholismoa edo alkoholarekiko dependentzia, kontrol gabeko alkohol kontsumotik sortzen den gaixotasun kroniko bat da. Alkoholikoek alkohola babes moduan aurkitzen dute. Gehien gustatzen zaiena alkoholaren sentsazioa da, eta ez alkohola bera.

Alkohola, nerbio-sisteman eragiten duen droga bat da. Pertsonaren osasun fisikoan eta mentalean eragiten du, eta bere erantzukizun laboraletan. Trastorno hau nerabezaroan zein helduaroan agertu ahal da, eta beste adikzio guztiak bezala, hau ere gaixotasun kontsideratzen da.

Munduko Osasun Erakundearen (MOE) datuen arabera, emakumeengan alkoholismotzat jotzen da egunean 50 gramo alkohol baino gehiago hartzea, eta gizonezkoengan, berriz, 70 gramo baino gehiago irenstea (kopa bat koñakek 40 g du gutxi gorabehera, litro laurden ardok 30 g eta litro laurden garagardok 15 g).[1] Alkoholismo kasu gehiago dago gizonezkoen artean, baina emakumeen eta gazteen artean ere gero eta kasu gehiago ari da agertzen. Oro har, 1980az geroztik alkoholaren kontsumoa eta horrek eragindako kalteak ugaritzen ari dira Europar Batasunean, Ekialdeko Europan, Ameriketako Estatu Batuetan eta garapen bidean dauden herrialdeetan.

  1. (Gaztelaniaz) r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01e00000ff26d465bca470b8832717fd08b75808. «alkoholismo» www.euskara.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search