Allen Ginsberg

Allen Ginsberg

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIrwin Allen Ginsberg
JaiotzaNewark eta Paterson (New Jersey)1926ko ekainaren 3a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaPaterson (New Jersey)
East Village
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaEast Village eta New York1997ko apirilaren 5a (70 urte)
Hobiratze lekuaBNai Israel Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: gibeleko minbizia
Familia
AitaLouis Ginsberg
Ezkontidea(k)ezkongabea
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaMontclair State University (en) Itzuli
Columbia Unibertsitatea
Eastside High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, poeta, idazlea, autobiografialaria, gidoilaria, musikaria, irakaslea, argazkilaria eta eguneroko-idazlea
Enplegatzailea(k)Brooklyn College (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
MugimenduaBeat belaunaldia
Poesia konfesionala
Genero artistikoahitz esana
DiskoetxeaTransatlantic Records
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioabudismoa

allenginsberg.org
IMDB: nm0320091 TV.com: people/allen-ginsberg
Facebook: therealallenginsberg Twitter: Ginsbergpoem Instagram: allenginsbergofficial Youtube: UCbFwOySxpct4AjYZs_jvBPw Bandcamp: allenginsbergSouncloud: allen-ginsberg-official Spotify: 1yA9QiqL6p9Qo3nHFb8DkT iTunes: 2790666 Musicbrainz: 8fc551bc-0c60-43fd-a234-2776561c2b18 Songkick: 541586 Discogs: 105832 Allmusic: mn0000744364 Find a Grave: 7477649 Deezer: 126752 Edit the value on Wikidata

Irwin Allen Ginsberg (Newark, 1926ko ekainaren 3a – New York, 1997ko apirilaren 5a) poeta bat izan zen eta 1950eko hamarkadako Beat belaunaldiko figura garrantzitsuenetako bat. Gogor egin zion aurre militarismoari, materialismo ekonomikoari eta errepresio sexualari. Howl (Ulua) poema epikoak dira bere lanik ezagunenak, non salatu baitzuen kapitalismoaren eta mantsotasunaren indar suntsitzailea Estatu Batuetan.

Budista praktikantea zen eta ekialdeko zenbait erlijio diziplina sakon aztertu zituen. Apal bizi izan zen, bigarren eskuko dendetan erosten zuen arropa eta East Villageko apartamentuetan bizi izan zen. Bere maisu garrantzitsuenetariko bat Chögyam Trungpa izan zen, Naropa Instituteren sortzaile tibetar budista. Trungpak eskatuta, Ginsbergek eta Anne Waldman poetak abian jarri zuten «The Jack Kerouac School of Disembodied Poetics» (Jack Kerouac Gorpuzgabeko Poesiaren Eskola), 1974an.

Bere garaiko protesta politiko baketsuetan parte hartu zuen, Vietnamgo gerraren eta drogen zabalkundearen aurka. Helen Vendler literatura-kritikak honela deskribatu zuen Ginsbergen «September on Jessore Road» poema, Bangladeshko errefuxiatuen egoera zailari buruz ohartarazten zuena: «politika inperialaren eta botererik gabeen jazarpenaren aurkako protesta iraunkor nekaezina».

The Fall of America bildumak National Book Award (Liburuaren Sari Nazionala) irabazi zuen 1974an. 1979an The National Arts Club erakundearen urrezko domina jaso zuen eta Arte eta Letren Amerikar Akademian onartua izan zen. Pulitzer Sarian finalista izan zen 1995ean, Cosmopolitan Greetings: Poems 1986-1992 liburuarekin.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search