Alonzo Church (Washington Hiria, 1903ko ekainaren 14a - Hudson, 1995eko abuztuaren 11) Estatu Batuetako logikari eta matematikaria izan zen. Matematikako irakaslea izan zen Princetongo Unibertsitatean (1947-1961). Sistema baten formulazio mugak (sintaktikoak) ikertu zituen, bereziki, eta, predikatuen kalkulu logikoari dagokionez, sistemako proposizio orok ez duela deribazio logikorako biderik frogatu zuen. Lan nagusiak: Zenbaki oinarrizkoen teoriaren arazo konponezin bat (1936), Zentzuaren eta denotazioaren logikaz (1954), Logika matematikoa (1956).
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search