Amaiurko gazteluaren setioa

Amaiurko gazteluaren setioa
Nafarroako konkista
Setioaren irudikapena; muino gailurreko informazio panela
Data1522ko uztailaren 13tik 19ra
LekuaAmaiurko gaztelua

 Nafarroa

 EH
Koordenatuak43°12′14″N 1°28′53″W / 43.20389°N 1.48139°W / 43.20389; -1.48139
EmaitzaGaztelarren garaipena
Gudulariak
Gaztela eta Aragoiko Erresuma Nafarroako Erresuma
Buruzagiak
Diego López de Ayala
Juan Silva
Gonzalo Pizarro
Jakue Belatz de Medrano
Indarra
5.000tik gora 150 inguru

Amaiurko gazteluaren setioa 1522ko uztailaren 13tik 19ra egin zuen Karlos V.a enperadorearen espainiar armada ugari batek 150 nafar gerlari eta buruzagi lealistako indar baten kontra.[1] Setioa sinbolismo handiz jantzia heldu zaigu, bi indarren kopuruen desorekagatik, une historikoagatik eta gotortuek, gudu desorekatuan, Nafarroaren askatasun idealaren alde agertu zuten ausardiagatik.

Bertan bukatu zen Henrike II.a Nafarroakoaren aldeko indarrek egindako hirugarren saiakera Nafarroako Erresuma berreskuratzeko, 1512ko Nafarroako konkista eta gero. Azken askapen ahalegina izan zen Bortuez (Pirinioez) hegoaldeko Nafarroako lurraldean. Nafar lealisten eta Karlos V.aren armaden arteko borrokak Hondarribiko setioan izan zuen segida, 1524ko apiril arte.

  1. (Gaztelaniaz) Sagredo Garde, Iñaki. «Amaiur, 1522. Nuestra historia desconocida» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-12).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search