Ameriketako Estatu Batuetako Geologia Zerbitzua (ingelesez: United States Geological Survey edo USGS), Ameriketako Estatu Batuetako gobernuko agentzia zientifiko bat da. USGSko zientzialariek Estatu Batuetako lurra, bere baliabide naturalak eta mehatxatzen duten arrisku naturalak ikertzen dituzte. Agentziak lau zientzia arlo nagusi ditu: hidrologia, geologia, geografia eta biologia. USGSa erakunde ikertzaile bat da, erregulazio ardurarik gabea.
Ameriketako Estatu Batuetako Barne Sailaren sail zientifiko bakarra da. USGSn 10.000 pertsona inguruk lan egiten dute eta bere egoitza Virginia estatuko Reston herrian du, Colorado estatuko hiriburua den Denverren eta Kaliforniako Menlo Parken bulego garrantzitsuak dituelarik.
USGSak Lurrikara Informazioaren Zentro Nazionala (ingelesez: National Earthquake Information Center) kontrolatzen du Colorado estatuko Golden herrian, munduan zehar gertatzen diren lurrikaren kokapena eta indarra detektatzeaz arduratzen dena.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search