Ameriko Vespuzio

Ameriko Vespuzio

Bizitza
JaiotzaFlorentzia1454ko martxoaren 9a
Herrialdea Florentziako Errepublika
HeriotzaSevilla1512ko otsailaren 22a (57 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: malaria
Familia
Ezkontidea(k)Maria Cerezo (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea, merkataria, kartografoa eta idazlea
Graduaamiral
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordenaFrantziskotarren Ordena

Find a Grave: 11358913 Edit the value on Wikidata

Ameriko Vespuzio[1][2] —jatorriz, italieraz: Amerigo di Vespucci NAF[/a.m'e.ɾi.ɡo di ves.p'ut.t͡ʃi/]— (Florentzia, 1454ko martxoaren 9a - Sevilla, Espainia, 1512ko otsailaren 22a) italiar jatorriko esploratzaile, merkatari eta kosmografoa izan zen, Mundu Berrirako bi bidaietan gutxienez parte hartu zuena, gaur egun bere omenez Amerika izenpean ezagutzen dugun kontinentera hain zuzen.

Sevillako Kontratazio Etxean oso eginkizun garrantzitsuak bete zituen, eta bertan pilotu nagusi izendatu zuten 1508-an. Hala ere fama bereganatu zuen bere bi obren argitalpenaren ondorioz: Mundus Novus (1503) eta Soderini Gutuna edo Lettera(1505), zeinetan Amerikako Aurkikuntzan eta kontinente berriaren identifikazioan jokatu zuen paper garrantzitsua azpimarratzen den. Arrazoi honengatik Martín Waldseermüller-ek bere Universalis Cosmographia mapan «Amerika» izena jarri zion Mundu Berriari bere omenez. Bidaia hauen kontakizunak, askotan fantasia eta kontraesanez beterik daudelarik, Ameriko Vespuzio Esplorazioaren Aroko pertsonaia polemikoetarikoa bihurtu dute.

  1. Euskaltzaindia. (PDF) 185. arauaː Errenazimentuko pertsona-izenak. .
  2. EIMAren izen zerrenda

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search