Amy Jade Winehouse (Southgate, Londres, Erresuma Batua, 1983ko irailaren 14a - Camden, Londres, 2011ko uztailaren 23a), abeslari eta konpositore judu britainiarra izan zen, hainbeste musika genero (soul, jazz, rock and roll, ska) nahasteagatik ezagun egin zena. Berea “akustikoki indartsua” eta “sakonki bere emozioak” espresatzeko gai den kontralto ahotsa zela esan izan da.
2003an Winehousek Frank bere lehen albuma kaleratu zuen; kritika baikorrak jaso zituen jaioterrian eta arrakasta komertziala lortu zuen, Mercury Prize sarietarako izendatu zutelarik. Back to Black bigarren albuma 2006an kaleratu zuten. Disko honekin kantariak Grammy Sarietarako eta horietako bost irabazi zituen.
2011ko uztailaren 23an hilik aurkitu zuten Londresko Camden auzoko bere etxean[1][2].
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search