Andoni Sagarna | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1947ko uztailaren 11 (77 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Nafarroako Unibertsitatea Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria, teknologoa eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | UZEI Elkar Plazagunea Nafarroako Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Elhuyar Fundazioa Elhuyar aldizkaria Euskaltzaindia Udako Euskal Unibertsitatea Eusko Ikaskuntza Aranzadi Zientzia Elkartea Euskera |
andonisagarna.blogspot.com.es | |
Andoni Sagarna Izagirre (Donostia, Gipuzkoa, 1947ko uztailaren 11) ingeniaria eta euskaltzaina da.[1] Euskara modernizatzeko eta hainbat arlotara zabaltzeko asmoz XX. mendearen bukaeran bizi izan zen prozesuan aitzindari izan da, bai terminologiaren aldetik, bai hizkuntzaren teknologiaren aldetik. Erretiroa hartuta Elkar enpresa taldeko I+G+b arloko zuzendaria izatetik.[2]
Euskararen aldeko hamaika lanetan jardun du bere ibilbidean zehar: euskara irakasten eta euskarazko materiala sortzen, besteak beste (hiztegiak, entziklopediak, ikastoletarako materiala...). Zientzia eta euskara uztartu ditu. Elhuyar taldearen sortzaileetako bat izan zen eta UZEIn jardun zuen lanean. Euskaltzaindian ere hainbat ardura izan ditu; 80ko hamarkadatik euskaltzain urgazlea da eta euskaltzain osoa 2006tik.[3]
:1
izeneko erreferentziarako© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search