Andy Schleck

Andy Schleck

(2013)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAndy Raymond Schleck
JaiotzaLuxenburgo1985eko ekainaren 10a (39 urte)
Herrialdea Luxenburgo
Familia
AitaJohny Schleck
Anai-arrebak
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Saxo Bank-Sungard 2005-2010
Trek-Segafredo 2011-2014
 
Pisua68 kilogramo
Altuera186 zentimetro
andyschleckofficial.com

Andy Schleck (Luxenburgo Hiria, Luxenburgo, 1985eko ekainaren 10a) txirrindulari luxenburgotarra da, 2005 eta 2014 artean profesional izana. Familia txirrindularitzazale batean jaioa, Fränk Schleck txirrindulariaren anaia gaztea, Johny Schleck txirrindulariaren semea eta Gustav Schleck txirrindulariaren biloba da.

Frantziako Tourra irabazi zuen 2010. urtean (Alberto Contador deskalifikatua izan ostean), eta bigarren postuan sailkatu zen 2009 eta 2011n. Horrez gain, Lieja-Bastogne-Lieja monumentua irabazi zuen 2009an, eta 2007ko Italiako Giroan bigarren izan zen.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search