Anemia

Anemia
Deskribapena
Motahemopatia, cytopenia (en) Itzuli, hemic system symptom (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitateahematologia
Asoziazio genetikoa
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakepoetin alfa (en) Itzuli, oxymetholone (en) Itzuli, sodium ascorbate (en) Itzuli, nandrolona, iron sucrose (en) Itzuli, (RS)-lenalidomide (en) Itzuli, ferric carboxymaltose (en) Itzuli, Methoxy polyethylene glycol-epoetin beta (en) Itzuli, sodium ferric gluconate complex (en) Itzuli, eltrombopag (en) Itzuli, deferasirox (en) Itzuli, Ferumoxides (en) Itzuli, oxymetholone (en) Itzuli eta nandrolona
Identifikatzaileak
GNS-10-MKD64.9
GNS-9-MK285.9 eta 285.8
DiseasesDB663
MedlinePlus000560
eMedicine000560
MeSHD000740
Disease Ontology IDDOID:2355
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Anemia (antzinako grezieraz: ἀναιμία, anaimia, "odol gabezia"; ἀν- an-, "gabe" eta αἷμα haima, "odol" hitzetatik) odolaren egoera berezia da, hematien edota hemoglobinaren urritasuna ezaugarri duena. Bera bakarrik azal daiteke, edo beste prozesu zabalago baten agerpena izan. Anemia dagoenean odolak oxigenoa garraiatzeko duen gaitasuna murrizturik dago eta, ondorioz, gorputzeko ehunek eta organoek ohi baino oxigeno gutxiago jasotzen dute. Izan ere, hematietan dagoen hemoglobina molekula da oxigeno garraiatzaile nagusia. Anemiaren ondorioetako bat ehunen hipoxia da.

Mota desberdin asko daude, eta horietako bakoitza kausa desberdinak eragina da. Hainbat ikuspegitatik sailka daitezke, dela kausa sortzailearen arabera, edota ondorioz ateratzen den odolaren morfologiaren arabera, baina ez mota batekoak (anemia aplasikoa, anemia hemolitikoa, anemia ferropenikoa, etab.) eta ez bestekoak (anemia makrozitikoa, anemia mikrozitikoa, anemia normozitikoa, etab.) berez ez dira gaixotasuna, beste gaitz edo arrazoi baten islada baizik.[1]

  1. Agirre, Jabier. Anemia: odola “ahul”. Elhuyar aldizkaria, 126. zenbakia, 1997ko abenduak 1, CC-BY-SA-3.0, aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-7-2).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search