Anfibio

Anfibio
Frasniar-gaur egun

Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaBilateria
FilumaChordata
SubfilumVertebrata
SuperklaseaTetrapoda
Klasea Amphibia
Gray, 1825[1]
Datu orokorrak
Elikadura iturri nagusiaIntsektua, Isopodoa, harra, Arachnida eta Gastropoda
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakamphibian as food (en) Itzuli

Anfibioak edo urlehortarrak[2] Amphibia animalia-klaseko ornodun ez-amniotoak (amniorik gabeak), tetrapodoak eta ektotermoak dira. Larba fasean brankien bidez eta heldu fasean biriken bidez arnasten dute.[3][4] Beste ornodunek ez bezala, beren bizi-zikloan zehar metamorfosia jasaten dute. Metamorfosia, zenbait animaliaren garapenean enbrioi eta heldutasun-faseen artean gertatzen den formaren eta egituraren aldaketa da. Anfibioak lehorrera moldatu ziren lehen animaliak izan ziren.[5] Gaur egun, ia mundu osoan zehar aurki daitezke anfibioak. Salbuespenak dira eskualde artikoak eta antartikoak, basamortu idorrak eta ozeanoko uharte gehienak.

Gaur egun hiru dira bizirik dirauten anfibio-ordenak: Anura (igel eta apoak), Urodela (uhandreak) eta Apodak (zezilioak). 7.000 bat espezie ezagutzen dira, eta horietatik %90 igelak dira. Anfibiorik txikiena (baita ornodunik txikiena ere) Ginea Berriko Paedophryne amauensis da, 7,7 milimetroko luzera duena. Gaur egungo anfibiorik handiena, aldiz, Andrias davidianus uhandrea da, 1,8 metroko tamainakoa. Brasilgo Permiarreko Prionosuchus generoak 9 metroko luzera zuen. Anfibioen ikerketari batrakologia esaten zaio eta, narrasti eta anfibioen ikerketa bateratuari, aldiz, herpetologia deritzo.

  1. mp. «Animal biodiversity: An outline of higher-level classification and survey of taxonomic richness; Zootaxa 3148» www.mapress.com (Noiz kontsultatua: 2018-06-26).
  2. «urlehortarrak» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-06).
  3. 1930-, Duellman, William E. (William Edward),. (1994). Biology of amphibians. (Johns Hopkins pbk. ed. argitaraldia) Johns Hopkins University Press ISBN 080184780X. PMC 28413191. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  4. Jr., Hickman, Cleveland P.,. (2001). Integrated principles of zoology. (11th ed. argitaraldia) McGraw-Hill ISBN 0072909617. PMC 43757635. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  5. Jr., Hickman, Cleveland P.,. (2001). Integrated principles of zoology. (11th ed. argitaraldia) McGraw-Hill ISBN 0072909617. PMC 43757635. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search