Anglo-irlandar Ituna

Ituna izenpetua

Anglo-irlandar Ituna (gaelikoz An Conradh Angla-Éireannach, ingelesez Anglo-Irish Treaty) Erresuma Batuko eta de facto Irlandako Errepublika gidatzen zuen gobernuaren artean Londresen 1921eko abenduaren 6an izenpetutako ituna izan zen, Irlandar Independentzia Gerra amaitu zuena. Itun haren ondorioz, Irlandako 26 konderrik Irlandako Estatu Askea osatu zuten, Britainia Handiko inperioaren azpian baina barne politika autonomoarekin. Ipar Irlandako sei konderriek Britainia Handiaren menpe jarraitu zuten.

Britainia Handiaren aldetik David Lloyd George lehen ministroak izenpetu zuen eta irlandarren partetik Arthur Griffith eta Michael Collinsek gidatutako ordezkaritzak. Indarrean sartzeko Dail Eireann Irlandako parlamentuak, Britainia Handiko Komunen Ganberak eta Irlandako Komunen Ganberak onartu behar zuten. Dail Eireannen zatiketa argia gertatu zen; Eamon de Valerak gidatuta, sektore batek uko egin zion ituna berresteari eta parlamentua utzi zuten. Gertakari honek Irlandako Gerra Zibila sortu zuen itunaren aldekoen eta aurkakoen artean.

Daileko tramitea pasatzeko, hauteskunde berriak egin ziren. Itunaren aldekoek irabazi zuten, aurkakoak uko egin zioten eserlekuak hartzeari eta ituna indarrean sartu zen 1922ko abenduaren 6an.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search