Anjel Lertxundi

Anjel Lertxundi

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAnjel Lertxundi Esnal
JaiotzaOrio1948ko martxoaren 5a (76 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Lantokia(k)Euskal Autonomia Erkidegoa
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Andu eta Iñaki Aldai

Inguma: anjel-lertxundi-esnal Literaturaren Zubitegia: 85

Anjel Lertxundi Esnal edo Andu Lertxundi (Orio, Gipuzkoa, 1948ko martxoaren 5a) euskal idazlerik oparoenetarikoa da. Filosofia eta Letra ikasketak egin zituen Donostian, Erroman eta Valentzian. Irakasle izan zen Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolan, eta bertako zuzendari lau urtez. Zarautzen bertan bizi da umetatik. Idazle lanetan, bi ezizen erabili izan ditu: Andu —aitaren baserriaren izena— eta Iñaki Aldai. Hitz-jokoen zalea, hiztegia iraultzeko eta aberasteko bultzatzaile nekaezina da. Euskarak duen idazle onenetakotzat jotzen da Lertxundi, eta ofizio handienekoen artekoa.

Produkzio handiko idazlea, literaturaren alor guztiak jorratu ditu, eleberri eta ipuinetatik hasi eta itzulpen eta saiakerara, haur eta gazte literatura ahaztu gabe. Zinemaren munduan ere murgildu eta bi film zuzendu ditu: 1985ean Hamaseigarrenean, aidanez (izen bereko bere liburuan oinarritua) eta 1987an Kareletik.[1] Horretaz gain, hainbat hedabidetan esku hartu du, tartean Berria egunkarian. Euskal Idazleen Elkartearen sorreran, 1982an, erakundearen presidente izendatu zuten, eta kargu hartan aritu zen 1985 arte. Euskaltzain urgazlea da, eta euskaltzain oso izendatzeko proposatu dute. 2010ean Espainiako Literatura Sari Nazionala irabazi zuen, saiakera arloan, Eskarmentuaren paperak lanarekin.

  1. Zabala, Juan Luis. (2015-08-30). «Aspaldi hautsitako zubia» Berria.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search