Anno Domini

Dionisio Eskasa, Anno Domini eraren asmatzailea


Anno Domini (latinezko esaldia; euskaraz «Jaunaren urtean») —labur, A. D.— edo Kristo ondoren(go) —labur, K.o.[1][2][3]Jesus Nazaretekoa jaio zenetik zenbatutako data dela erakusten duen egutegi-adierazgarria da, horixe baita kristau aroaren hasiera.[4]

Juliotar eta gregoriotar egutegiek adierazgarri hau erabiltzen dute. Jatorrizko latindar esaera Anno Domini Nostri Iesu Christi gero Anno Domini izatera erraztu zuten.

  1. Euskaltzaindia: Laburdurak
  2. Berria: Estilo liburua
  3. Laburtzapenen hiztegia
  4. Blackburn, Bonnie; Holford-Strevens, Leofranc. (2003). The Oxford companion to the Year: An exploration of calendar customs and time-reckoning. Oxford University Press ISBN 0-19-214231-3..

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search