Anoeta estadioa

Artikulu hau Donostiako estadioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Anoeta (argipena)».
Anoeta estadioa
Goian: Anoeta estadioaren iparraldeko kanpoaldeko ikuspegia. Behean: Barnealdea eta zelaia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°18′05″N 1°58′25″W / 43.3014°N 1.9736°W / 43.3014; -1.9736
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1991
Inaugurazioa1993ko uztailaren 29a
JabeaDonostiako Udala
KudeatzaileaDonostiako Udala Donostiako Udala
Kirolahamabosteko errugbia
atletismoa
futbola
ErabiltzaileaReal Sociedad
Edukiera39.313
Kontaktua
HelbideaAnoeta Pasalekua 1, E-20014 San Sebastián
Webgune ofiziala

Anoeta estadioa, egun Reale Arena,[1] Gipuzkoako Donostia hiriburuan dagoen estadio bat da. Bertan Real Sociedad gipuzkoar futbol taldeak jokatzen du, aldiz zelaiaren jabegoa Donostiako Udalarena da. 2005az geroztik, Biarritz Olympique euskal errugbi taldeak Europako Errugbi Kopa edo Heineken Kopako etxeko partiduak ere bertan jokatzen ditu, 2009tik aurrera Aviron Bayonnais euskal errugbi taldeak ere bertan pare bat partidu jokatu ditu. 2006ko Beteranoen Atletismoko Mundialak ere bertan ospatu ziren.

1993ko uztailaren 29an inauguratu eta aurreko Atotxa (1913-1993) zelai txuri urdin mitikoa ordeztu zuen. 2017-2018 denboraldian Izaskun Larzabal[2] arkitektoaren zuzendaritzapean estadio berriaren eraldaketa lanei ekin zitzaien eta 2019-2020ko denboraldian amaitu ziren.

  1. Anoeta berritu dute eta izena aldatu diote: Reale Arena. Bihar Zabalduko ditu ateak. 2019ko irailaren 12a, Berria.eus
  2. Izaskun Larzabal: “Hubiera firmado este escenario el 14 de mayo”. 2018ko irailaren 13a. Mundodeportivo.com

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search