Sir Anthony Hopkins, jaiotze izenez Philip Anthony Hopkins (Margam, Neath Port Talbot, 1937ko abenduaren 31) galestar zinemako aktore bat da.
Armadan eta altzairu-lantegi batean aritu ondoren, aktore bihurtu zen Anthony Hokpins. Aktore dotorea eta sendoa da, The Silence of the Lambs (1991) filmean erakutsi zuen bezala. Film horregatik merezitako Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria jaso zuen. Beste lau aldiz izendatu dute, The Remains of the Day (1993), Nixon (1995), The Two Popes (2019) eta The Father filmentagik, eta azken honengatik irabazi zuen bigarren saria.
1993an, Sir titulua jaso zuen[1], eta 1998an Donostiako Zinemaldiko Donostia Saria[2].
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search