Anton Pavlovitx Txekhov (errusieraz: Антон Павлович Чехов); Taganrog, Errusia, 1860ko urtarrilaren 17a - Badenweiler, Alemania, 1904ko uztailaren 15a)[1] errusiar antzerkigile, ipuingile eta idazlea izan zen. Literatura-korronte naturalistaren ildokoa da haren lana.
Mediku lanbidean jardun zuen bizitzan, eta hala ere 1880. eta 1903. urteen artean 600 literatura lan baino gehiago argitaratu zituen. Gaur egun sarri antzezten diren lau antzezlanek Kaioa (1895), Osaba Vania (1899), Hiru ahizpak (1901), Gereziondoen lorategia (1904), Errusiako literaturako egilerik ezagunenetakoa bilakatzen dute, batez ere Errusiako probintzietako XIX. mendearen amaierako bizitza deskribatzeko eragatik.
Hil aurretik ere Errusian aski ezaguna zen arren, Txekhov ez zen nazioartean ospetsu bilakatu harik eta Lehen Mundu Gerraren ondorengo urteetan Constance Granetek ingelesera egindako itzulpenek haren lana zabaltzen lagundu zuten arte.
Nikolai Txekhov margolaria anaia zaharragoa izan zuen, Mikhail Txekhov aktorea iloba, eta Ivan Bunin, Maxim Gorki, Fedor Chaliapin eta Alexei Suvorin idazleak berriz, adiskideak.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search