Anton Uriarte

Anton Uriarte

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAnton Uriarte Cantolla, Antón Uriarte Cantolla
JaiotzaDonostia1949ko abenduaren 31
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia2019ko abuztuaren 1a (69 urte)
Hezkuntza
HeziketaZaragozako Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktorea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakgeografoa, unibertsitateko irakaslea, idazlea eta klimatologoa
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
KidetzaAranzadi Zientzia Elkartea

Anton Uriarte Cantolla (Donostia, 1949[1] - ib., 2019ko abuztuaren 1a) [2] gipuzkoar geografoa izan zen. Hamarkadak eman zituen munduko klimaren historia ikertzen[3].

Geografian doktore egin zen Zaragozako Unibertsitatean; Euskal Herriko Unibertsitatean gai horretako katedradun izan zen. Hogeita bost urte eman zituen EHUn irakasle.[4][5][6] Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea ere izan zen. Ezaguna zen hedabideetan klima aldaketaren teoria ukatuz agertzen zelako, IPCC erakundeak plazaratzen duen zientzia komunitatearen iritzi nagusiaren kontra.[7] Uriarteren teoriak kontsentsu zientifikotik urrun izateaz gainera,[4] Euskal Herriko Unibertsitateko hiru irakaslek oinarrigabetzat jo dituzte teoria horiek, eta IPCCren lana babestu;[8] hala ere, Uriarterekin bat datoz hedabideek alarmismoz jokatzen dutela, klima aldaketari buruzko informazioa ez dutela egoki ematen maizegi.

  1. (Gaztelaniaz) www.lne.es (Uriarteri eginiko elkarrizketa).
  2. [1]
  3. (Gaztelaniaz) «Ponencia "Cambio climático, ni tanto, ni tan malo" D. Antón Uriarte (XI ENAM) 1», 2011-11-02.
  4. a b Daniel UDALAITZ: «Aldaketa klimatikoa: Negutegi efektua gainean dugu», Argia, 2007-04-01 (ikus «Ikuspegi ofizialetik urrun» laukia, artikuluko 3. orrialdean).
  5. (Gaztelaniaz) Manuel ANSEDE: «Escépticos del cambio climático», Público, 2008-01-06.
  6. Zientzia ekinean ikastaroko eskuorria, 2008.
  7. (Gaztelaniaz) Ferran PUIG VILAR: «Uriarte: “El cambio climático es el gran engaño de comienzos de este siglo XXI”», Usted no se lo cree, 2010-07-23.
  8. (Gaztelaniaz) Jon SÁENZ (Fisika Aplikatua II Saila, Euskal Herriko Unibertsitatea), Agustín EZCURRA (Fisika Aplikatua II Saila, Euskal Herriko Unibertsitatea), Gabriel IBARRA (Ingeniaritza Nuklearra eta Jariakinen Mekanika Saila, Euskal Herriko Unibertsitatea): «¿Ha exagerado el IPCC (Intergovernmental Panel on Climate Change) el problema del calentamiento global?», Euskonews & Media, 401. zenbakia, 2007-06-29.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search