Antsoain

Antsoain
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Antsoaingo ikuspegia.
Antsoaingo bandera
Bandera

Antsoaingo armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaIruñerria
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Ansoain <> Antsoain[1]
AlkateaAnder Oroz (EH Bildu)
Posta kodea31013
INE kodea31016
Herritarraantsoaindar
Geografia
Koordenatuak42°50′08″N 1°38′22″W / 42.835555555556°N 1.6394444444444°W / 42.835555555556; -1.6394444444444
Azalera2 km²
Garaiera426 metro
Distantzia5 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria10.608 (2023:  20)
alt_left 5.521 (%52)(2019) (%50,1) 5.312 alt_right
Dentsitatea5.496,37 biztanle/km²
Zahartzea[2]% 12,24
Ugalkortasuna[2]‰ 34,76
Ekonomia
Jarduera[2]% 80,97 (2011)
Desberdintasuna[2]% 0,67 (2011)
Langabezia[2]% 14,07 (2013)
Euskara
Euskaldunak[3][4]% 15,30 (2018: %7,12)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.ansoain.es/eu/

Antsoain[5][a] (Oltzako hizkeraz: Antsuain)[b] Nafarroa Garaiko erdialdeko udalerri bat da. Iruñerriaren iparraldean, Iruñeko merindadean eta Iruñeko erdigunetik 4 kilometrora dago. 10.861 biztanle ditu.

Herria bi biztanlegunez eratuta dago: batetik, Ezkaba mendiko magalean kokatuta dagoen Alde Zaharra edo Herri Zaharra, zeinak Nafarroa Garaiko iparraldeko herri baten ohiko fisionomia erakusten duen; eta bestetik, lautada batean eta Iruñeko hirigunearen ondoan kokatuta dagoen Zabalgunea edo Alde Berria, biztanlegune nagusia, non zerbitzu nagusiak dauden. Alde Berria, esan bezala Iruñeko hirigunearen ondoan dago, zehazki Arrotxapea eta Txantrea auzoen artean.

  1. Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak 2009ko urtarrilaren 19an emandako dekretua.
  2. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  3. Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
  4. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
  5. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "lower-alpha", but no corresponding <references group="lower-alpha"/> tag was found


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search