Antton Olariaga

Antton Olariaga

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAntton Olariaga Aranburu
JaiotzaUsurbil, 1946 (77/78 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkomikigilea, marrazkilaria eta ilustratzailea
Enplegatzailea(k)Anaitasuna (aldizkaria)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

Inguma: antton-olariaga-aranburu

Antton Olariaga Aranburu (Usurbil, Gipuzkoa, 1946) komikigilea da.

Arte Ederretako ikasketak egin zituen Valentzian aurrena eta Bilbon gero. Valentzian bertan Las Provincias egunkarian hasi zen kolaboratzen marrazkilari gisa, eta ondoren Cuadernos para el Diálogo aldizkari ospetsuan.

Publizitatean eginiko etapa labur baten ondoren, eta bere euskaltasunak bultzaturik, Zeruko Argia aldizkarira bidali zituen lanak, froga gisa. Lanok onartuak izan ziren, eta orduan hasi zen Olariagaren ekarri oparoa euskalgintzari, gero eta harreman estuagoan. Bilbora etorririk, laster ugaritu zituen kolaborazioak prentsan (Anaitasuna) eta argitaletxeetan (Saioka...). Alderdi biok, egunean eguneko lanak eta liburugintzak, albisteak eta ilustrazioak, garrantzi berezia izango zuten beti bere lanean, egundaino.[1]

  1. «Olariagaren trantsizioa. Egin egunkariaren eta Zakilixuten jaiotzak» web-argitalpena.adm.ehu.es (Noiz kontsultatua: 2021-10-26).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search