Antzinako Erregimena

Bastilla, Parisko errege gotorlekua, kartzelatzat erabilia, erregetzaren etsaiek Antzinako Erregimenaren ikurtzat jotzen zuten. Bastillaren Hartzea izan zen Erregimen Berrira eraman zuen iraultzaren hasiera (1789). Haren hondakinak salerosten ibili ziren, berrehun urte geroago Berlingo Harresiarekin egin zen bezala.

Antzinako Erregimena (frantsesez: Ancien Régime) frantziar iraultzaileek, gutxiesgarritzat, 1789ko Frantziako Iraultzaren aurreko gobernuari (Luis XVI.a Frantziakoaren monarkia absolutua) jarri zioten izena da; erregimen bera zuten gainerako europar monarkiak izendatzeko ere erabiltzen da. Antzinako Erregimenari kontrajarri zitzaion Erregimen Berria (Espainian, Erregimen Liberala).

Izen hau, Aro Modernoarekin ia guztiz bat datorren garai bat izendatzeko ere erabiltzen da.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search