Antzinaro Berantiarra

Erromatar Inperioa 395 urtean.

Antzinaro Berantiarra, Antzinaro Beranta, Antzinate Beranta edo Antzinate Berantiarra[1] III. mendeko krisialditik, Erdi Aroaren hasiera, VIII. mendera arteko iragapen aroa da.

Antzinate berantiarra Europako eta Mediterraneoko historiaren aldi bat adierazteko erabiltzen den esamoldea da, III. mendearen amaieran hasten dena, baina amaiera askoz ere lausoagoa duena. Erromatar munduaren parte izan diren lurraldeei egiten die erreferentzia: Europa mendebaldea, ekialdea eta hegoaldea, Mediterraneoko arroaren inguruan dauden Asiako eta Afrikako eskualdeak, baina 476 urteko Mendebaldeko Erromatar Inperioaren amaieratik harago luzatzen da.

Antzinate berantiarrak antzinako tradizioen nahasketa du ezaugarri, historialariek "erromanitatea" esaten diotena, kristau ekarpenak eta eragin "barbaroak". Eztabaida teologikoak, enperadorearen eta Elizaren arteko harreman zailak eta arkitektura paleokristauaren garapena dira aldi honen ezaugarri. Antzinate berantiarra funtsezko aldia da kultura, zientzia eta antzinako zibilizazioek metaturiko ezagutza guztiak transmititzeko.

Antzinate berantiarra Diokleziano[2] enperadore denean hasten da (284-305), Erromatar Inperioak, bere batasuna gorde arren, lau enperadorek gidatzen dutenean ("Tetrarkia") inbasio-mehatxuei hobeto aurre egin ahal izateko. Izan ere, orduan bi Augustok gobernatzen dute Inperioa, horietako bat Pars Occidentalis edo Mendebaldeko Erromatar Inperioaren buru da, eta bestea, berriz, Pars Orientalis edo Ekialdeko Erromatar Inperioaren buru, eta bi Zesarretako bakoitzak bere Augustoa laguntzen zuen eta haren ondorengoa zen.

V. mendearen hasieran, germaniar inbasioek erraztu zuten Inperioaren antzinako Pars Occidentalisean erresuma barbaro iragankorrak sortzea, baina egitura ekonomiko eta sozial zaharrek iraun egiten dute. Ekialdean, Pars Orientalisen kultur, erlijio, politika eta militar erreforma sakonekin mantentzen da, antzinate berantiarrari pixkanaka amaiera emango diotenak. Erreforma horiek diskrezioz hasten dira Justiniano Handiaren agintaldian (527-565). Heraklioren erregealditik (610-641) bizkortu ziren, eta Leon III.a Isauriarraren (717741) erregealdiaren hasieran amaitu ziren, lehen krisi ikonoklasta 723an lehertu eta gero. Pars Orientalis horrek greko-ekialdeko izaera hartzen du, eta Ekialde kristaua Erdi Aroan sartarazten du: "Bizantziar Inperioa"[3] deituko zaio 1557tik aurrera.

  1. Berant Antzinaroa izena ere erabili izan da, baina gaizki sortua da; Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuak dio berant izenondoa dela (izenaren eskuinean jartzekoa, beraz). Berant hitz elkarketan erabiltzearen desegokitasunaren arrazoiak, besteak beste, Ibon Sarasolak azaldu ditu «Goiz Erdi Aroa, Berant Erdi Aroa»[Betiko hautsitako esteka] artikuluan.
  2. Lançon, Bertrand. (1997). L’Antiquité tardive. PUF, coll. Que sais-je ?, (no 1455) ISBN ISBN 2-13-048125-6..
  3. "Bizantziar Inperioa" atzera begirako terminoa Jérôme Wolf historialariak aipatzen du Corpus historiæ byzantinæ liburuan: cf. Georges Ostrogorsky, Histoire de l’État byzantin, 1996, p.27

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search