Apokalipsia

Joanesen ikuskaria Patmosen
Julius Schnorr von Carolsfeld-ek zurean irarria, Die Bibel in Bildern delakorako (1860)
Zazpi Elizak: Efeso, Esmirna, Pergamo, Tiatira, Sardes, Filadelfia eta Laodizea

Apokalipsia[1][2][3], Errebelazioa[4] edo Agerpena[5][6][7][8] liburua (antzinako grezieraz: Αποκάλυψις Ιωάννου; euskaraz: "Joani Agertutakoa", Ap) Itun Berriko eta, beraz, Bibliako azken liburua da. Liburua irekitzen duten hitzen arabera, Jesus idazleari agertu zitzaion Patmosen; idazleak bere buruari "Joan" izena eman zion.[9] Liburu hau Joan Ebanjelariak idatzitakotzat hartu izan ohi da, baina ia hasieratik Apostolua benetan egilea ote zen eztabaidatu izan da. Egileak bere buruari "Joan" deitzen dionez, halaxe deitu zitzaion, eta "Joanes Patmoskoa" izendapena asmatu zen, egileari dagokiola, apostolutik bereizteko.

Koinez idatzia da, ordurako erromatarrek kristauak jazartzen zituztenean, eta kristauontzat euren zapalketaren oinazeak arintzeko eta itxaropena emateko liburu bilakatu zen. Erdi Arotik, liburua 22 kapitulutan banatu da. Hebrear Biblia eta idazlearen sasoiko egoera asko aitatzeagatik eta metaforak sarri erabiltzeagatik Apokalipsia hainbat eratan interpreta daiteke.

Liburuak hiru literatura-genero barne hartzen ditu: gutunena, apokaliptikoa eta profetikoa,[10] eta, aditu gehienen ustez, Itun Berriko izaera profetikoa eta apokaliptikoa duen liburu bakarra da.[11] Liburuaren hasieran, Joanesek, lehenengo pertsonako kontalari lez, "Asiako Zazpi Elizengana" gutun bat zuzentzen du, Egeoko Patmos uhartean. Jarraian, ikuskari profetiko batzuk deskribatzen ditu, besteak beste, Zazpi Buruko Herensugea, Sugea eta Piztia lako irudiak dauzkatenak, Bigarren Etorrerak burutzen dituenak.

  1. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  2. «Ap - BIBLIJA.net - Biblia interneten» www.biblija.net (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  3. «Apokalipsi - OEH - Orotariko Euskal Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-27)
    Aipua: «Apokalipse, Apokalipsis, Apokalipsio, Apokalipsa, Apokalipza»
    .
  4. Leizarraga, Joanes. (1571). «Ioanes Theolojianoaren Apokalipsea edo Rebelationea» «Iesus Christ Gure Iaunaren Testamentu Berria» klasikoak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-20).
  5. «Apokalipsi - OEH - Orotariko Euskal Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-27)
    Aipua: «Yon Deunari Ageritakoa en Olabide, Joanen Agerpena en Kerexeta»
    .
  6. Kerexeta, Jaime. (1976). «Joan'en Agerpena» Euskal-Biblia. Bilbo: Bilboko Elizbarrutiko Gotzaintza, 921 (1.831) or..
  7. «Ap 0 - BIBLIJA.net - Biblia interneten» www.biblija.net (Noiz kontsultatua: 2021-04-27)
    Aipua: «Apokalipsi hitzak agerpen esan nahi du»
    .
  8. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :8 izeneko erreferentziarako
  9. «Ap 1:9 - BIBLIJA.net - Biblia interneten» www.biblija.net (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  10. (Ingelesez) Dunn, James D. G.. (2003-11-19). Eerdmans Commentary on the Bible. Wm. B. Eerdmans Publishing, 1536 or. ISBN 978-0-8028-3711-0. (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  11. Nahiz eta Itun Berriko beste liburuetako pasarte batzuk genero honen barnean egon, sailkapen honetan soilik Apokalipsia oso-osorik bertan sar liteke.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search