Arabiar Liga

Arabiar Liga
Datuak
Motaeskualde erakundea, political union (en) Itzuli eta nazioarteko erakundea
Eskumendekoak
Agintea
LehendakariaAhmed Aboul Gheit (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Osatuta
Historia
Sorrera1945eko martxoaren 22a
Sortzailea
Jasotako sariak
webgune ofiziala
Facebook: arab.league Twitter: arableague_gs LinkedIn: league-of-arab-states Youtube: UC4gm2iwV-pLMEj8Mi4uwP3g Flickr: 112725642@N04 Edit the value on Wikidata

Arabiar Estatuen Liga (izen ofiziala) edo Arabiar Liga (arabieraz: جامعة الدول العربية‎Jāmiʿat ad-Duwal al-ʿArabiyya), Mendebaldeko Asiako, Ekialdeko Afrikako eta Magrebeko arabiar estatuak batzen dituen erakundea da. 1945eko martxoaren 22ean sortu zuten zazpi arabiar estatuk (Egipto, Irak, Transjordania, Libano, Saudi Arabia, Siria eta Yemen)[1]. Helburu nagusi hau du:

« Arabiar herrialde guztien ongizate orokorrarentzat bide izan, arabiar herrialde guztientzat izate hobeak ziurtatu, arabiar herrialde guztien etorkizuna bermatu eta arabiar herrialde guztien nahiak eta itxaropenak bete. »


Ligaren egoitza egonkorra Kairo hirian dago, Egipton. 1979tik 1989ra bitartean, Tunisen izan zuen egoitza, Egipto erakundetik bota baitzuten. Aipatzekoa da organizazio honek ez duela eskualdeen integrazio maila bereziki altua lortu, eta erakundeak ez du erlazio zuzenik mantentzen bere barnean diren estatuetako herritarrekin. Fundazioan idatzitako gutunak dioenez, Arabiar Ligak zeregin ekonomikoak, erlazio komertzialak, komunikazioa, kultura eta osasuna koordinatzen ditu.

Bere sorrera gutunean, Arabiar Ligak hasierako helburu gisa[2] ezarri zituen: oraindik Europako herrialdeengandik kolonizatuta zeuden gainerako estatu arabiarrak independenteak izan zitezen eta Palestinako Britainiar Mandatuan gutxiengo juduek estatu independenterik (Israel) ezarri ez zezaten ziurtatzea. Horrez gain, zehaztu zuen ez dela Estatuen Batasuna edo Federazioa, estatu burujabe guztiek erabateko independentzia mantentzen duten Liga bat baizik. Azken gertakari politikoetan, Arabiar Liga arabiar aliantza militarra izatera doa etorkizun hurbilean Estatu Islamiko talde terroristaren aurkako nazioarteko koalizio berriaren sortze eta Ekialde Hurbilean Estatu Batuek bere aliatuetako gobernuekin ―esaterako, Israel, Egipto edo Saudi Arabia― egindako esku-hartze eta interbentzio militarrak direla eta. Arabiar Liga AEBko politika interbentzionista onartzen duten eta horren aurka dauden estatuen artean banatuta dago. Yemen, gaur egun, Ligak mehatxatuta dauka erakundeko estatu arabiarren arteko esku-hartze militar bateratu batekin, Siria, Aljeria, Irak eta beste gutxi batzuk baino ez dira horrelako neurrien aurka agertu.

  1. «Arab League from The Columbia Encyclopedia, 6th ed.» www.questia.com (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
  2. http://www.lasportal.org/wps/portal/ar/home_page[Betiko hautsitako esteka]

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search