Arantza Diaz de Ilarraza Sanchez

Arantza Diaz de Ilarraza Sanchez

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakArantza Díaz de Ilarraza Sánchez
JaiotzaDonostia1957ko apirilaren 18a (67 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Donostiako Informatika Fakultatea
Tesi zuzendariaFelisa Verdejo
Doktorego ikaslea(k)Eneko Agirre
Xabier Arregi Iparragirre
Bertol Arrieta
Montse Maritxalar Anglada
Aingeru Mayor
Gorka Labaka
Maite Oronoz Antxordoki
Itziar Gonzalez-Dios
Maxux Aranzabe
Itziar Aduriz Agirre
Mikel Iruskieta Quintian
Begoña Altuna
Nora de la Serna
Julián Gutiérrez Serrano
Jose Angel Vadillo
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Donostiako Informatika Fakultatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea
Ixa taldea
Sociedad Española para el Procesamiento del Lenguaje Natural
Erasmus mundus programme: an european oportunity for students and scholars (en) Itzuli

Inguma: Arantza-Diaz-de-Ilarraza-Sanchez

Arantza Díaz de Ilarraza Sánchez (Donostia, 1957ko apirilaren 18a) Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle osoa da. Donostiako Informatika Fakultatean lan egin du 1981etik 2023an erretiratu den arte.[1][2]

Euskal Herrian aitzindaria izan da Hizkuntzaren Prozesamenduaren eta Adimen Artifizialaren arloetan. 1990eko bere tesia arloko lehenetakoa izan zen.[3] Arlo horretan bide-urratzailea eta ekintzailea izan da, eta eragin nabarmena izan du Euskal Herriko nahiz nazioarteko hainbat erakunderen eta ikerkuntza-sareren sorreran eta bilakaeran.

Ixa Taldearen sortzailea izan zen Iñaki Alegria, Xabier Arregi Iparragirre, Xabier Artola Zubillaga eta Kepa Sarasolarekin batera, eta taldearen koordinatzailea izan da hasiera-hasieratik, 30 urtean.[4] Nabarmentzekoa da ibilbide osoan taldeari eman dion garrantzia eta lortu duen proiekzioa. Ixa Taldea erreferentziazkoa izan da eta da aipatutako arloan, nola Euskal Herrian hala nazioartean. Ikerketa-lan horrek gizartean eta, batez ere, euskal komunitatean eta euskal kulturan izan duten eragina ere nabarmentzekoa da. Xuxen zuzentzaile ortografikoa eta itzultzaile automatikoak dira tresna ezagunenak, baina badira beste asko ere. Hori dena aitortu zuen, besteak beste, 2013an jasotako Abbadia Sariak.[5][6]

2018an HiTZ ikerketa-zentroa sortu zuen, Ixa eta Aholab taldeen indarrak batuz, eta bera izan zen zentroaren lehen zuzendaria, Eneko Agirrek eta German Rigauk 2020an ardura hori hartu zuten arte.[1][7] Hizkuntza-teknologia ardatz duen zentro berri horretan 63 ikertzailek egiten dute lan 2021ean.

Lan aparta egin du adituak eta doktoreak formatzen hizkuntzaren prozesamenduaren arloan. Zuzendu dituen 14 tesietatik harantzago,[8] arloko hainbat doktorego-programaren arduraduna izan da; guztira 55 tesi irakurri ziren euskaraz lerro honetan, 1988tik 2021era. Bestalde, Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua / Language Analysis and Processing masterraren zuzendaria ere izan da; master-titulu hori euskaraz eman izan da hasieratik, eta ingelesez 2014tik aurrera, Erasmus Mundus mailako master gisa. Guztira ia 200 lagun dira master horietatik sortu diren adituak. 2012an, UPV/EHUko Master eta Doktorego Eskolako idazkari akademikoa ere izan zen.

  1. a b Unanue Irureta, Maialen. (2018-12-09). ««Itzultzaile automatiko batek ez du sekula pertsona batek bezala itzuliko»» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-12-10).
  2. «Arantza Diaz de Ilarraza, adimen artifizialaren aintzindaria Euskal Herrian» EITB 2023-10-13 (Noiz kontsultatua: 2023-10-14).
  3. (Gaztelaniaz) Diaz de Illarraza Sanchez, Arantza. (1990). «Gestión de diálogos en lenguaje natural para un sistema de enseñanza inteligente.» www.educacion.gob.es (Teseo, Tesis doctorales) (Noiz kontsultatua: 2018-12-06).
  4. «Emakumeak eta Teknologia .Emakumeen nazioarteko eguna 2014 – UPV/EHU — Unibertsitatea.Net» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-03).
  5. Press, Europa. (2013-12-02). «EHUko IXA Taldeak Anton Abbadia saria jasoko du gaur, euskararen normalizazioan egindako lanarengatik» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-24).
  6. «Antton Abbadia saria jaso du gaur iluntzean EHUko Ixa Taldeak (35'50) | EiTB Televisión a la carta» www.eitb.tv (EITB) (Noiz kontsultatua: 2021-01-24).[Betiko hautsitako esteka]
  7. «Cathedra Arantza Diaz de Ilarraza» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2021-01-25).
  8. «MARIA ARANZAZU DIAZ DE ILARRAZA SANCHEZ - 14 tesi, 42 tesi-epaimahai - Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea» ekoizpen-zientifikoa.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-24).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search