Argiaren abiadura

Argiaren abiadura
Magnitude motakonstante fisikoa, abiadura unitatea, fundamental limit (en) Itzuli, measured quantity value (en) Itzuli, konstantea, UCUM constant (en) Itzuli eta eskalarra
Formula
Formulako ikurra
Ohiko ikurra eta
Neurtzeko unitateametro segundoko
Dimentsioa
Aurkitzailea edo asmatzaileaOle Rømer
Unitate estandarretan1.079.252.848,8 km/h eta 670.616.629,384 mph
Balio numerikoa299.792.458 m/s
Laser aireko izpi bat hutsean argiaren abiaduraren % 99,97 inguru bidaiatzen du (airearen errefrakzio-indizea 1,0003 ingurukoa da)[1]

Argiaren abiadura definitzeko, argia hutsean hedatzen denean daraman abiaduratik hasi beharra dago eta, hortik aurrera, argiaren abiadura definitu. Argia, hutsean hedatzen denean, haren abiadura konstante unibertsal bat da, 299.792.458 ko balioa duena eta ikurraren bidez adierazten dena[2][3]. Hutsa ez den ingurune batean, ordea, argiaren abiadura hutseko abiadura baino txikiagoa da, eta zenbait ezaugarriren menpekoa da, besteak beste, permitibitate elektrikoaren, permitibitate magnetikoaren eta beste ezaugarri magnetiko batzuen menpekoa.

Argiaren abiadura hutsean duen balioa 1983ko urriaren 21ean sartu zen ofizialki Nazioarteko Unitateen Sisteman, konstante gisa[4], horrela neurgailua konstante horretatik eratorritako unitatea bihurtuz. Argi-urtearen definizioan ere erabiltzen da, 9,46·1015 m-ren baliokide den luzera-unitatea; argiaren abiadura 9,46·1015 m/urteko moduan ere adieraz daiteke.

Hutsa ez den medio baten abiadura bere permisibitate elektrikoaren, iragazkortasun magnetikoaren eta beste ezaugarri elektromagnetiko batzuen araberakoa da. Medio materialetan, abiadura hori c baino txikiagoa da, eta errefrakzio-indizean kodetuta dago. Hutsaren aldaketa sotilagoetan (hala nola espazio kurbatuak, Casimir efektua, populazio termikoak edo kanpoko eremuen presentzia), argiaren abiadura huts horren energia-dentsitatearen araberakoa da[5].

  1. (Ingelesez) Podesta, Michael de. (2002-04-25). Understanding the Properties of Matter. CRC Press ISBN 978-0-415-25788-6. (Noiz kontsultatua: 2023-05-28).
  2. «CODATA Value: speed of light in vacuum» physics.nist.gov (Noiz kontsultatua: 2023-05-28).
  3. (Ingelesez) Jespersen, James; Fitz-Randolph, Jane. (1999-01-01). From Sundials to Atomic Clocks: Understanding Time and Frequency. Courier Corporation ISBN 978-0-486-40913-9. (Noiz kontsultatua: 2023-05-28).
  4. «International System of Units from NIST» physics.nist.gov (Noiz kontsultatua: 2023-05-28).
  5. (Ingelesez) «The natural laws of the universe : understanding fundamental constants | WorldCat.org» www.worldcat.org (Noiz kontsultatua: 2023-05-28).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search