Arima

Arimen aldarea. San Andrés, Santa Cruz Tenerifekoa. XIX. mendeko arimen irudikapena Eliza katoliko batean.

Arima (latinezko anima hitzetik) zenbait tradizio espiritual, filosofiko eta psikologikotan, pertsona, izaki bizidun edota objektuen esentzia gorpuzgabea da. Hainbat sistema filosofiko eta espiritualek irakasten dute gizakiek arima dutela; beste batzuen arabera, izaki bizidun guztiek, bai eta bizirik gabeko objektuek ere (esaterako, ibaiek) arima dute. Azken sinesmen horri animismo deritzo.

Arima hitza izpiritu, kontzientzia edo izatearen sinonimo izan daiteke, eta lan zientifikoetan, sarritan, gogoaren edo kontzientziaren sinonimotzat hartzen da.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search