Arkimedesen solido

Geometrian, Arkimedesen solidoak (edo poliedro erdierregularrak) simetria handiko poliedro ganbil erdierregularrak dira, baldintza hau betetzen dutenak: aurpegiak bi edo hiru motako poligono erregularrak dira, erpin uniformeetan elkartzen direnak. Propietate horrek solido platonikoetatik bereizten ditu, platonikoetan aurpegiak mota bakar bateko poligonoak direlako; eta bai Johnson-en solidoetatik ere, azken solido horietan aurpegiak ez direlako elkartzen erpin uniformeetan. Arkimedesek aurkitu zituen gorputz hauek; baina haren lanak galdu, eta Berpizkundera arte ez zituzten berraurkitu artistek eta matematikariek.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search