Arrasateko sutea

Arrasateko sutea
Egungo San Joan Bataiatzailearen eliza, sutea jasan zuen eraikinetariko bat.
Data1448ko ekainaren 23a
LekuaArrasate
Gudulariak
Bañez (ganboatarrak)
Oñatiko Jaurerria
Guraia (oinaztarrak)
Gonzalez Butroe eta Muxika leinua
Buruzagiak

Arrasateko sutea leinu gerretan izandako gatazka ospetsua izan zen, 1448ko ekainaren 23an gertatu zena.

Hego Euskal Herri osoa bezala, Arrasate bi leinuen artean banaturik zegoen: Guraia oinaztarra eta Bañez ganboatarra. Zatiketa nabaria zen orduko hiribilduko bizitzan: bi alkate, bi erietxe, bi junta, bi kofradia... bakoitzak berea zuen.[1]

Bañeztarrak irabaz zezaten, Petri Velez Gebarakoa Oñatiko jaunak laguntza eskaini zien eta herrian bere tropekin sartu zen. Guraiatarrek hura ikusi orduko, inguruan laguntzarik ez eta Bizkaiko leinu bati eskatu zion laguntza: Gonzalez Butroe eta Muxika leinuari, hain zuzen ere. Bizkaitarrak heldu bezain laster aurretik herrian sartutako Oñatiko jaunaren tropak herritik kanpo jaurti zituzten. Baina ez zen giroa baketu, ganboatarrek ez zuten etsi. Oñatiko jaunak 2.000 ganboatar inguru elkartu ondoren Arrasate inguratu zuen hiribildua bereganatzeko asmoz. Herria eskuratzea ezinezkoa zitzaiola ikusi zuenean herriari sua ematea erabaki zuen.[2]

Bi etxek baino ez zuten zutik iraun. Joanes II.a Gaztelakoak, sutearen berri izan zuenean, egileak zigortzeko agindu zuen eta, erbestean zenbait urte eman ondoren, adiskidetasun-ituna sinatu eta kalte-galerak ordaindu zituzten.

  1. Muxika Zufiria, Serapio. (1918). Geografía de Guipúzcoa. .
  2. Arrasateko Udala: Arrasateko sutea

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search