Arroka sedimentario

Hareharrizko harri sedimentarioak, Lower Antelopen

Arroka sedimentarioa[1] sedimentuen, materia organikoen edo prezipitazio kimikoaren metatzeaz sortutako harria da. Arroka sedimentarioak ibaien ertzetan, amildegi, ibar, laku eta itsasoen hondoan eta ibaien bokaletan sor daitezke. Geruzak edo estratuak osatuz antolatuta daude.

Kanpoko prozesu geologikoek lehendik dauden arroketan eragiten dute; agente horiek meteorizatu, garraiatu eta hainbat lekutan uzten dituzte, garraioaren arabera (ura, haizea, izotza). Era berean, zenbait animalia- edo landare-organismok harri sedimentarioak (fosilak) sortzen lagun dezakete. Arroka sedimentarioak lurrazalean hamar kilometroko sakoneraraino egon daitezke. Arroka hauek, euren osagarriak, solte edo trinkotuak izan ditzakete, hau da, sedimentazioaren ondorengo prozesuen bidez elkartu direnak, orokorrean, diagenesi bezala ezagutzen direnak.

Arroka sedimentarioek lurrazalaren %75 baino gehiago estaltzen dute, arroka igneoetan eta, neurri txikiagoan, metamorfikoetan aurkitzen den estaldura sedimentarioa eratuz. Hala ere, bere bolumen osoa txikia da batez ere arroka igneoekin konparatzen direnean, azal gehiena ez ezik mantu osoa osatzen dutenak. Euskal Herrian ohikoena den arroka mota da.

  1. Geologia : hiztegi entziklopedikoa. Elhuyar Kultur Elkartea 1998 ISBN 8487114458..

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search