Artelan

Margolaritzaren adibidea: Pierre-Auguste Renoirren Le déjeuner des canotiers.
Eskulturaren adibidea: Laokoon eta bere semeak eskultura erromatarra.
Basilika uhaska, Konstantinopla (Istanbul), Turkia
Jadezko apaingarri txinatarra, Jin dinastiakoa (1115 – 1234), Shanghaiko Museoa.

Artelan, baita ere Ederlana eta Ertilana,[1] artearen munduan sormenaren ekoizpenari deritzogu. Ekoizpen horrek funtzio estetikoa eta sotziala du. Orokorrean «arte» kontzeptua «arte ederrekin» lotzen da eta, ondorioz, artelanak arte ederren produktuak dira: arte plastikoenak edo arte nagusiak (margolaritza, eskultura eta arkitektura), literatura lanak eta musika lanak.[2]

  1. Ibon Sarasola: Euskal Hiztegia, Donostia: Kutxa Fundazioa, 66 or.
  2. Chaudenson, F., À qui appartient l'œuvre d'art?, Paris, Armand Colin, 2007, 309 or.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search