Arthur James Balfour, Balfourreko I. kondea, (Whittingehame, Ekialdeko Lothian, Eskozia, 1848ko uztailaren 25a - Woking, Surrey, 1930eko martxoaren 19a) britainiar politikaria izan zen. Alderdi kontserbadoreko burua eta lehen ministroa, barne-politikan porrot handiak izan ondoan, arazo kolonialez arduratu zen batez ere; kolonia-egitura berri bat proposatu zuen.
Britainia Handiko gobernuak, lord Balfour Kanpo ministroak lord Rothschildi bidalitako gutun baten bitartez, 1917ko azaroan egin zuen adierazpenari Balfourren deklarazioa izena ematen zaio.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search