Arthur Wellesley, Wellingtongo lehen dukea, (1769ko maiatzaren 1a – 1852ko irailaren 14a) Erresuma Batuko militarra eta politikaria izan zen, XIX. mendeko nabarmenduenetakoa, Irlandako noblezia protestanteko jatorrikoa.
Napoleondar Gerretan, bere agintea entzutetsu bilakatu zen Iberiar Penintsulako Gerran. 1812an Wellingtongo markes izendatu zuten, Gasteizko guduaren ostean berriz (1813) zelai-mariskal. 1814ean Wellingtongo markes izatetik duke izatera igaro zen, lortutako garaipenengatik. Bere armadako ibilaldiaren gailurra Waterlooko guduan etorri zen, non, von Blucherrekin batera, Napoleon Bonaparte behin betiko azpiratu baitzuen.
Ondoren, politikagintzan hasi zen, eta bitan Erresuma Batuko Lehen Ministro izan zen, tory alderdiaren izenean, eta Lorden Etxeko buru nabarmenduenetakoa izan zen 1846an erretreta hartu arte.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search