Artizarra (sare soziala)

Artizarra (sare soziala)
Jatorria
Sortzailea(k)Udako Euskal Unibertsitatea
Sorrera-urtea2018
Honen izena daramaArtizarra
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
artizarra.eus

Artizarra Ikertzaile eta profesional euskaldunen sare sozial tekniko-zientifiko-profesionala da. 500dik gora profesional euskaldunen arteko harremanak errazten ditu. Udako Euskal Unibertsitateak sortu zuen 2018an. Profesional bakoitzak Inguma datu-basean duen ekoizpenaz gain uneko bere jarduera profesionalaren datuak ere erakusten ditu. Mundu mailako LinkedIn sarearen antzerakoa da, baina euskaraz eta euskararen alorrean lokalizatuta. Hor agertzen diren komunitate zientifiko-profesionaleko kideei elkarren berri eman nahi die.[1]

Lan-harremanen arloan Linkedin sareak egiten duena, eta unibrtsitateko arlo akademikoan, Google Scholar-ek edo Research Gate-k egiten dutena izan ziren Artizarraren inspirazioa.[2]

  1. «UEUk Artizarra aurkeztu du, aditu euskaldunen sare soziala» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
  2. «Artizarra, aditu eta profesional euskaldunen sare sozial berria, aurkeztu du UEUk Bilbon» NAIZ.eus 2018-05-10 (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search