Arts and Crafts

Glasgow School of Art, Mackintosh arkitektoarena (Glasgow)

Arts and Crafts (ingelesezko Arte eta lanbideak) mugimendu artistikoa izan zen, Ingalaterran 1880an sortu zen, eta Erresuma Batuan eta AEBtan garatu zen XIX. mendearen azken urteetan eta XX. mendearen hasieran.

Erdi Aroko arte eta ofizioen berreskuraketan saiatu zen, garai hartan ekoizpen masiboaz sortzen ari ziren formak errefusatuz. Garai Victoriarrean ertaroko arte eta ofizioak bultzatzea, gizakiaren nagusitasuna makinarekiko aldarrikatzea zen, teknologia industriala gizakiaren zerbitzura erabiltzeko filosofiaz: sormena eta artea sustatuz, seriean ekoizteko sistemaren aurrean. Bere ezaugarri deigarriena, Lerro eta irudi sugeaireko eta asimetrikoen erabilpena da. Arte dekoratiboa da batez ere.

Mugimendu estetiko erreformista izan zen, arkitekturan, dekorazioan eta artisautza britainiar eta iparamerikarretan eragin handia izan zuena. Lorategien diseinuan ere eragina izan zuen.

Mugimenduaren filosofia William Morrisek lana, diseinua eta bizitzari buruz zituen ideietan oinarritzen zen. Morrisek bizi zuen garaiarekiko atsekabea sentitzen zuen eta antzinako artisautza, artearen edertasuna, eta apaindura eta tresnen edertasun erabilgarria berreskuratu nahi zituen. [1]

Hainbat artista, artisau, diseinatzaile eta arkitekto mugimendu honetan parte hartu zuten, hala nola; Charles Robert Ashbee, Mackay Hugh Baillie Scott, Ernest Willliam Gimson, William Richard Lethaby eta Charles F. A. Voysey.[1]

Mugimendu horren baitan eskuz egindako altzairuak, beirateak, tapizak, azulejuak, paper margotuak, bitxiak, zeramikak, koadernazioak, margoak, marrazkiak, grabatuak eta abar sortu ziren.[2]

  1. a b (Gaztelaniaz) Burgueño, María Jesús. (2017-09-19). «William Morris y compañía: el movimiento Arts and Crafts en Gran Bretaña» Revista de Arte - Logopress (Noiz kontsultatua: 2021-12-10).
  2. (Gaztelaniaz) «El movimiento Arts & Crafts» Galerias de Arte Barcelona 2018-02-23 (Noiz kontsultatua: 2021-12-10).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search