Askatasuna (erakundea)

Artikulu hau erakunde politikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Askatasuna (argipena)».
Artikulu hau serie honen zatia da:
Euskal
abertzaletasuna

Askatasuna Euskal Herriko amnistiaren aldeko eta errepresioaren aurkako antolakunde politikoa da. Hego Euskal Herrian legez kanpo dago, Espainiako Auzitegi Nazionalak ETArekin zerikusia duela argudiatuz.

Askatasuna 2001eko abenduan sortu zen, Amnistiaren Aldeko Batzordeak eta Koordinaketak elkarrekin eramandako prozesu baten ondorioz, Euskal Herria osorik hartzen duen egituraketa osatuz.

2008ko irailaren 17n Amnistiaren Aldeko Batzordeetako edo Askatasunako kide izatea leporatuta 21 herritarrei gartzela zigorra ezarri zitzaien.[1]

Askatasunak barne eztabaida baten ondoren bere erakundea desegitea erabaki zuen 2012ko ekainean. Gara egunkariari emandako komunikazio baten arabera,[2] "erresistentzia eta erantzunaren ikuspegi bategit, konponbide eta indar metaketa ikuspegira" aldatze politikoaren ondorioz hartu zuen erabaki hori. Anaiz Funosas, Askatasuneko eledunak, erakundearen ibilbidearen balantzea eman zuen elkarrizketa batean.[3]

  1. La Audiencia condena a penas de entre 8 y 10 años a 21 de los 24 dirigentes de Gestoras Pro Amnistía La Rioja 2008.09.17
  2. Askatasuna finaliza su recorrido con satisfacción por los avances logrados Gara 2012.06.10
  3. Anaiz Funosas, Askatasuneko eleduna «Haizeak preso eta iheslariak etxera ekartzearen alde jotzen du» Gara 2012.06.10

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search