Asto

Asto
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaPerissodactyla
FamiliaEquidae
GeneroaEquus
EspezieaEquus africanus
Azpiespeziea Equus africanus asinus
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakasto haragi
Genomaren kokapenaensembl.org…
Astoak San Prudentzio inguruan.
Astoak aspaldidanik erabili dira nekazaritzan laguntzaile gisa.

Astoa (Equus africanus asinus) etxekotutako ugaztun perisodaktiloa da, Equidae familiakoa, zaldiaren antzekoa dena baina txikiagoa, belarri-luzea eta larru-latza. Haren antzinako arbaso basatia Afrikako basa astoa (Equus africanus) da. Lehen Equus asinus asinus izena ematen zitzaion, baina 2003an Nomenklatura Zoologikoko Nazioarteko Batzordeak erabaki zuen etxekotutako espezieen izenak espezie basatiaren izenarekin bat egin behar duela.

Asto arrari astar deritzo; emeari, asteme edo astaña (bigarren hori emakumezkoak iraintzeko ere erabiltzen da); asto txikiari, astakilo (pertsonak iraintzeko ere erabilia); astoaren umeari, astakume; eta astoak zaintzen dituen pertsonari, astazain.[1]

  1. Euskaltzaindiaren Hiztegia

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search