Atleta

Oraingo hesi-lasteketaria

Atleta (antzinako grezieratik αθλος (athlos), "lehiaketa") batez bestekoaren gainetik gaitasun fisikoa, indarra, arintasuna edo erresistentzia duen pertsona da eta, ondorioz, jarduera fisikoetarako egokia da, lehiakorra.

Antzinean, Olinpiar Jokoetan parte hartzen zutenei "atletak" deitzen zitzaien. Zentzu zehatzago batean, atletatzat hartzen da astean hirutan edo gehiagotan jarduera fisikoa intentsitatez egiten duen eta fisikoki etekina lortzeko dieta eta bizimodu egokiak daramatzan pertsona.

Atleta baten lau ardatzak erresistentzia, indarra, abiadura eta malgutasuna dira (oinarrizko 4 gaitasun fisikoak) eta hainbat atleta nabarmentzen dira hainbat diziplinatan (adibidez, Carl Lewis esprinter gisa eta Mariusz Pudzianowski indarrezko atleta gisa).


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search