Aurreiritzi

Aurreiritzia pertsona edo talde batek gertaera, beste pertsona edo talde bati buruz duen aldez aurreko iritzia da. Hitza, latineko praeiudicium hitzaren parekoa dela esan dezakegu, «aldez aurretik epaitua». Psikologikoki, pertzepzioa nahasten duen prozesu inkontzientea da. Norbanakoaren edo giza talde jakinaren onurarako sortzen dira. Prozesu hori inkontzientea eta hausnartu gabekoa da. Bizipen pertsonaletan, beste iritzi batzuetan, ohituretan, tradizioetan, mitoetan eta identitatearen sorkuntzan ikasitako beste alderdi batzuen bidez sortzen dira.

Normalean, pertsona edo giza talde jakin bati bideratuta egoten dira (gizarte klasea, orientazio sexuala, sexua, maila sozioekonomikoa, arraza, erlijioa...), eta pertsona jakin batekin izandako eskarmentutik giza talde batera orokortuta, edo alderantziz, giza talde batean oinarrituz, norbanako bati zenbait ezaugarri esleituta gerta daiteke. Aurreiritziak txarrak eta oldarkorrak izan badira ere, onak ere izan daitezke zenbaitetan.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search