Austria Beherea[1] (alemanez Niederösterreich) Austriako bundesland edo estatu konfederatua da. Herrialdearen iparraldean dago eta gaur egun 1.588.545 biztanle inguru ditu. Hiriburua Sankt Pölten da.
Bere barruan Viena hiria kokatu arren, hiriak probintzia autonomoa osatzen du. Bohemiako mendiak iparraldean eta Alpe mendiak hegoaldean, Danubio ibaiak zeharkatzen du Austria Beherea probintzia laua. Austriako lurralde handi eta jendeztatuena da (Vienaren ondotik). Bertan daude estatuko petrolio hobiak (Zistersdorf, Matzen). Industriagune garrantzitsua du.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search