Autobide

Autobide frantziarra.

Autobidea motordun ibilgailuen zirkulaziorako soilik proiektatu, eraiki eta seinaleztatua izan den errepidea da eta ezaugarri hauek betetzen ditu:

  • Mugakide diren jabegoetara ez du sarrerarik.
  • Ez du beste bide edo trenbiderik maila berean gurutzatzen. Era berean, ezein komunikabide edo bide-zortasunek ez du autobidea gurutzatzen.
  • Zirkulazio norabide bakoitzak galtzada bereizia izango du, beste galtzadetatik banandua, salbu eta puntu bakanetan edo behin-behineko kasuetan zirkulaziorako, edo beste garraiobideren bat salbuespen kasuetan, ez den lur zerrenda bat.

Autobidearen eta autobiaren arteko alde nagusia da lehena ibilgailuen zirkulaziorako bereziki proiektatua, eraikia eta seinaleztatua izan dela. Autobidean debekatua dute ibiltzea motorrek, traktoreek eta nekazaritzako beste ibilgailu motordunek.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search