Autonomia erkidego

Autonomia erkidegoa Espainiako antolamendu konstituzionalaren barnean dagoen lurralde-entitate bat da. Estatuaren banaketa administratiboa da.

1978ko Espainiako Konstituzioaren 2. artikuluak, Estatua osatzen duten eskualde eta nazionalitate historikoen autonomia eskubidea bermatzen du. Testuak Autonomia Erkidegoak izan ditzaketen eskuduntzak ezartzen ditu, hala nola Estatuak bakarrik izan ditzakeenak.

Espainiako Erresuma 17 autonomia erkidegotan banaturik dago eta bakoitzak bere autonomia legegilea eta konpetentzia betearazleak ditu. 17 autonomia erkidegoez gain, 2 autonomia hiri daude: Ceuta eta Melilla.

Hego Euskal Herriari dagokionez, bi Autonomia Erkidegotan antolatzen da: Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erkidegoa.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak Autonomia Erkidego bakar moduan antolatuak daude, hiru Foru lurraldeek (Espainiako Konstituzioaren arabera) edo Lurralde historikoek (Euskal Autonomia Estatutuaren arabera) osatua. Nafarroa Garaiak bakarrik Autonomia Erkidego bat osatzen du, foru erkidego izenarekin (Nafarroako Foru Hobekuntzan halaxe dago araututa).

2003tik eta estatistika-helburuetarako, Eurostatek ezarritako europar arautegietan oinarrituz, Espainiako 17 autonomia erkidegoak NUTS-2 sailkapen mailan daude.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search