Autorretratu

Ignacio Zuloagaren Autoerretratua hondo urdinez.

Autorretratua[1] edo autopotreta[2] pertsona batek bere buruari eginiko erretratua da. Margolaritzan artistari bere buruari buruzko azterketa sakona egitea eskatzen dio genero honek. Zenbait garaitan, XVI eta XVII. mendean esaterako, oso ohikoa zen margolari ospetsuek haien autorretratua egitea, horrela haien egile maila finkatzeko. Dena dela, autorretratua ez da beti genero errealista. Literaturan ere egin daiteke, prosopografia eta etopeiatik gertu.

  1. «autorretratu» Euskaltzaindiaren Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  2. «autoportrait | dictionnaire électronique français-basque | Nola Erran» nolaerran.org (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search