Ayutthayako Erresuma

Ayutthayako Erresuma
อาณาจักรอยุธยา
1351 – 1767
Monarkia absolutua
Ayutthayako Erresuma bandera

Ayutthayako Erresuma armarria

Eskualdea 1540 inguruan
Geografia
HiriburuaAyutthaya (1351–1463)

Phitsanulok (1463–1488)
Ayutthaya (1488–1666)
Lopburi (1666–1688)

Ayutthaya (1688–1767)
Kultura
Hizkuntza(k)Suphanburi dialektoa
ErlijioaTheravada Budismoa (gehiengoa)
Historia
Aurrekoak
Lavoko Erresuma
Sukhothaiko Erresuma
Nakhon Si Thammarateko Erresuma
Ondorengoa
Thonburiko Erresuma

Ayutthayako Erresuma (thailandieraz: อาณาจักรอยุธยา) siamdar erresuma izan zen, 1351 eta 1767 artean iraun zuena. Ayutthaya atzerritar merkatarientzako leku aproposa izan zen, hasieran txinatar, vietnamdar, portugaldar, indiar, japoniar, korear eta persiarrentzat eta, geroago, espainiar, herbeheretar, ingeles eta frantziarrentzat. Hauek Ayutthaya hiriburuko harresietatik gertu bere herrixkak sortu zituzten.

XVI. mendean, atzerritar merkatari hauen esanetan, Ekialdeko hiririk handienetariko eta aberatsenetariko bat izan zen. Narai erregearen (1656–1688) Gorteak lotura estuak zituen Luis XIV.a Frantziakoarenarekin eta, honen enbaxadoreen esanetan, Ayutthaya hiriak Parisaren antzeko tamaina zuen.

1550 inguruan, Erresumak zenbait hiri-estatu basailu zituen Malaysiako penintsulan, Sukhothain, Lan Nan, Birmanian eta Kanbodian.[1] Hedapen honi esker, historiografian garai honi batzuetan "Ayutthayar Inperioa" diete.

Atzerritar kroniketan, Ayutthayari Siam zioten, baina bertokoek bere buruei Tai eta bere erresumari Krung Tai (thailandieraz: กรุงไท) edo 'Tai herria' (กรุงไท) zieten.

  1. (Ingelesez) Hooker, Virginia Matheson. (2003). A Short History of Malaysia: Linking East and West. St Leonards, New South Wales, AU: Allen & Unwin, 72 or. ISBN 1-86448-955-3..

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search