Azaroko Iraultza

Azaroko Iraultza
Lehen Mundu Gerra
DataLehen fasea:
1918ko urriaren 29tik azaroaren 9ra
Bigarren fasea:
1918ko azaroaren 3tik 1919ko abuztuaren 11ra
LekuaAlemaniar Inperioa
EmaitzaGilen II.a Alemaniakoa kaiserraren kargugabetzea eta Weimarko Errepublikaren ezarpena
Gudulariak
Alemaniar Inperioa (1918)

Weimarko Errepublika:
* Reichswehr
* Freikorps
* Stahlhelm
* Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata
Alemaniako Alderdi Komunista:
* Espartakisten Liga
* Bavariako Sobietar Errepublika
* Alemaniako Langileen Sindikatu Askea
Buruzagiak
Gilen II.a Alemaniakoa
Luis III.a Bavariakoa
Paul von Hindenburg
Erich Ludendorff
Franz von Hipper
Reinhard Scheer

Friedrich Ebert
Gustav Noske
Philipp Scheidemann
Otto Wels
Waldemar Pabst
Matthias Erzberger
Hugo Preuß
Eugen Schiffer
Rosa Luxemburg (exekutatua)
Karl Liebknecht (exekutatua)
Kurt Eisner (eraila)
Paul Levi
Franz Mehring (zendua)
Wilhelm Pieck
Ernst Toller
Erich Mühsam
Richard Müller
Emil Barth
Gustav Landauer (exekutatua)
Eugen Leviné (exekutatua)
Karl Radek
Emil Eichhorn

Azaroko Iraultza (alemanez: Novemberrevolution) edo 1918–1919ko Alemaniako Iraultza Lehen Mundu Gerraren amaiera aldera gertatutako iraultza izan zen, Alemaniar Inperioaren monarkia konstituzionala Weimarko Errepublikaren demokrazia parlamentariora aldatzea ahalbidetu zuena.

Iraultzaren zergatiak gerrak iraun zituen laur urteetan zehar alemaniarrek bizitako egoera latzean, Alemaniar Inperioaren porrotaren eraginean, eta batez ere herri xehera eta langile mailako jendea eta aristokraziaren eliteak eta burgesen arteko tentsio sozialean daude, azken hauek gerra galdu ostean boterea mantentzeak miseria gorrian zegoen herri xehearen sumindura piztuarazi baitzuen.

Iraultza Kielgo marinelen mantxinadarekin hasi zen. Itsasgizon hauek Britainiar Itsas Armadaren aurka Ipar Itsasora ateratzeko beren goi kargu militarren aginduei men egitea uko egin zioten. Egun guxiren buruan, iraultza Alemania osora zabaldu zen, eta 1918ko azaroaren 9an Gilen II.a Alemaniakoa kaiserrak bere kargua uztera behartuarazi zuen. Halere, 1919ko urtarrilean iraultzaileen muturreko helburu sozialistek huts egin zuten, Friedrich Ebert politikaria buru zuen Alemaniako Alderdi Sozialdemokratak /SDP) aurre egin baitzien. Buruzagi sozialdemokrata hauek, gainontzeko alderdi burgesek bezala, iraultzak gerra zibila ekariko ote zuen beldur ziren, hortaz muturreko ideia iraultzaileei eta kaiserraren inguruko eliteko kideak kargugabetzeari uko egin zioten, aldiz, elite aristokratikoarekin harreman demokratikoak ezartzearen alde agertu ziren. Helburu honekin, SDPk Alemaniar Goi Komandantzia Militarrarekin aliantza bat hitzarmendu eta eskuin muturreko indar paramilitarren laguntzaz Espartakisten altxamendua (Spartakusaufstand) bortizki zanpatzea lortu zuten.

1919ko abuztuaren 11an iraultzaren amaiera formala jazo zen, Weimarko Errepublikaren Konstituzioa sinatu zenean.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search