Azerbaijan[1] (azerbaijaneraz: Azərbaycan), ofizialki Azerbaijango Errepublika (azerbaijaneraz: Azərbaycan Respublikası), Asiako hego-mendebaldeko estatua da, Kaukasia eskualdean kokatua, Kaspiar itsasoaren ertzean. Mugakide ditu Errusia iparraldean, Georgia ipar-mendebaldean, Armenia mendebaldean eta Iran hegoaldean.
Azerbaijango Sobietar Errepublika Sozialista Sobietar Batasuneko errepublika izan zen, harik eta batasuna desegin eta 1991n Estatu Independenteen Erkidegoa sortu zenean burujabetasuna aldarrikatu zuen arte. 86.600 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2016an 9.754.830 biztanle zituen.[2] Hiriburua Baku da.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search