Bank of America Corporation (normalean Bank of America edo BofA laburtua deitua) Charlotten egoitza duen bankua da. Aktiboak kontuan hartuz, Estatu Batuetako bigarren banketxe holding handiena da.[1] 2010etik aurrera, Bank of America Ameriketako Estatu Batuetako bosgarren konpainiarik handiena da guztizko diru-sarrerei dagokienez,[2] eta petrolio-konpainia ez den hirugarrena (Wal-Mart eta General Electricen ondoren). 2010ean, Forbes aldizkariak Bank of America munduko hirugarren enpresarik handiena izendatu zuen.[3]
2008an Merrill Lynch erosi zuenean, Bank of Americak postu inportantea bereganatu zuen inbertsio-bankaren merkatuan. 2009ko abuztuan gordailu guztien %12,2 egin zuen Estatu Batuetan,[4] eta Estatu Batuetako lau banku handienetako bat da, Citigroup, JPMorgan Chase eta Wells Fargorekin batera.[5] Estatu Batuetatik at, 40 herrialdetan lan egiten du. Estatu Batuetan txikizkako bankaren tamaina du, herrialdeko biztanleriaren %80 inguru hartzen du eta 57 milioi bezero eta enpresa txiki artatzen ditu 5.600 banketxetan eta 16.200 kutxazain automatikotan (ATMak).[6]
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search