Basogintza

Euskal Herriaren barruan, Nafarroa Garaiko iparraldean, Gipuzkoan eta Bizkaian daude baso landaketa zabalenak; Araban ere ugari dira basoak, baina gehienak berezkoak dira, ez gizakiak ustiatzeko asmoz landatuak. Irudian, intsinis pinuaren landaketak, kolore ilunagoaz, Astigarretan.
Basoan moztutako zuhaitzen enborrak pilaturik. Papera, altzariak eta eraikuntzarako materialak egiteko erabiliko dira.

Basogintza basoak ustiatu eta kudeatzearen jarduera da. Basoetatik gizakiak ateratzen duen baliabide nagusia zura da, baina beste zenbait lehengai ere erauzten ditu basoetatik, hala nola erretxina eta kortxoa. Lehengai horiek gizakiak funtsezkoak ditu beste industria batzuetarako, hala nola papergintzarako, altzarigintzarako eta eraikuntzarako. Ekonomia eta ekologia uztartzen dituen jarduera bat da. Izan ere, gaur egun, basoko baliabideak ahalik eta modu eraginkorrenean ustiatzea du xede, baina basoko ekologia eta bioaniztasuna errespetatuz. Hala ere, historian osoan eta gaur egun ere, basoen gehiegizko ustiapenak basoa nagusi zen lurralde anitz birrindu ditu, eta arazo ekologiko larriak sortu.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search