Batasuneko atzerri- eta segurtasun-politika erkideko goi-ordezkari

Batasuneko atzerri- eta segurtasun-politika erkideko goi-ordezkaria Lisboako Itunak (2007) ezarri zuen Europar Batasuneko kargua da. Garai batean Europar Batasuneko Kontseiluko Idazkari Nagusiak, Atzerri politika eta segurtasun erkideko goi-ordezkariak (Mister PESC) eta Kanpo harremanetarako Europar Komisarioak betetzen zituen diplomazia funtzio guztiak beregain hartzen ditu.

Batasuneko atzerri- eta segurtasun-politika erkideko goi-ordezkari postua betetzen lehena Catherine Ashton britainiarra izan zen, 2009ko azaroaren 19an.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search