![]() | |
---|---|
![]() | |
Ezaugarri orokorrak | |
Kategoria | physical substance (en) ![]() ![]() ![]() |
Eponimoa | Les Baux-de-Provence |
Identifikazioa | |
Gogortasuna Mohs eskalan | 8.8 |
Bauxita harri sedimentario bat da. Aluminio oxidoa hidratatuz osatua da, eta kolore gorrixka du. Lokatz gogorraren antzeko masa eitegabe gisa azaltzen da. Gizakiak aluminioa eta galioa lortzeko erabiltzen duen iturri nagusia da. Ginean, Vietnamen, Australian, Brasilen, Jamaikan, Indonesian, Txinan, Indian, Errusian, Saudi Arabian, Kazakhstanen, Turkian eta Grezian daude bauxita erreserba handienak.
1821ean aurkitu zuen Pierre Berthier frantziar geologoak bauxita, Provenceko Les Baux herritik gertu, Frantziako hegoaldean.[1][2] Herri horretatik datorkio, hain zuzen, bauxitari izena.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search